Eskuhartze mailak: ikaslea

COPIAR 3 IMAGENES DEL SITE

  • Familiekin elkar lana: ikaslea hobeto ezagutzeko, estrategia komunak adosteko, jarraipena egiteko, itxaropen eta kezkekin loturiko kanpo-faktoreen presioa gutxitzeko, Norbanako Jarduketa Plana partekatzeko eta jarraipena egiteko.
  • Norbanako eskuhartze denak ikaslearen oreka pertsonala hartu behar dute abiaburu eta helmuga. 
  • Norbanako Jarduketa Plana: irakasle taldeak esku-hartzerako estrategiak adosteko.
  • Irakasle taldea koordinatu: informazioa trukatzeko, itxaropen eta kezkekin lotutako presioa gutxitzeko, esku-hartzea bateratzeko, NJP-ren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Eskuhartzeak hiru ardatzak garatu beharko lituzke ikaslearen oreka pertsonalari begira.

1. alderdia. Ikaslearen ongizate  sozio emozionala:

Lehen ardatza honetan Daniel Goleman-en Adimen Emozionala eta Adimen Sozialaren definizioak zein osagaiak hartzen ditu abiapuntu. 

Lehenengoaren definizio bezala  Aierdi, Ezeiza eta Goikoetxeak (2010) hartuko dugu:  Adimen emozionala da gure sentimenak ezagutu eta erabiltzeko edo besteen sentimenduak interpretatzeko aukera ematen digun trebetasuna. Argi dago beraz, pertsona bezala gure buruak hartzeko ezinbesteko eta onarrizko  trebezia dugula.

 Adimen soziala, berriz,  definizioa Goleman 2006 , define la inteligencia social como la capacidad de captar instantáneamente el estado de ánimo de otras personas, sus sentimientos, sus motivaciones y sus temores, y en la capacidad de realizar con ellos interacciones eficaces. Además, distingue la inteligencia social en dos subcategorías principales. Los dos tipos de inteligencia social según Goleman son:

  • Las competencias personales, referidas precisamente a las capacidades de captar los diferentes aspectos de la propia vida emocional.

  • Las competencias sociales, sobre la forma en que entendemos a los demás y nos relacionamos con ellos.

Ikastetxe zein ikasgelan ikasle denei haien emozioak kudeatzeko tresnak eskuratzeko aukera eskaini behar zaizkie tutoretza programa indartsu baten bidez. Adibide oso ezagunak daude edozein profesionalak erraz eskuratzeko aukera dituenak, hala nola

Hezkuntza Saila edota Gizagune fundazioak eskeinitakoak.

Honen ondoan gure AGH ikasleek multzo ez uniformea osatzen dutenez, osagarrizko  estrategia zein ekimenak behar izango dituzte, banakako tutoretzak eta mentoring haien artean.

  • Bakarkako tutoretza: bere burua balioesten lagundu, kudeatu behar diren egoeretarako (etengabe zerbait esateko edo galdetzeko beharra, besteak edo irakaslea zuzentzea…),   estrategiak eskaintzeko edo adosteko, lorpenak nabarmentzeko eta zailtasunak bideratzeko 

  • Mentoring: bere intereseko gaietan aditua den norbaitekin, bere ikaskuntza gidatzeko, lanaren edukia eta kalitatea areagotzen motibatzeko eta bere lana ebaluatzeko. 

  2. alderdia. Ikaskuntza sakonak sustatzen dituzten  proposamenak 
  • Lan kontratuak: helmuga altuak finkatzeko eta horiek lortzeko lan planak elaboratzeko, exigentzia-maila negoziatzeko eta laguntzak zehazteko. Garrantzitsua da txikitatik desafioak topatzen eta aurre egiten ikastea planifikatzeko, autoebaluatzeko eta ikasteko trebetasunak garatzeko. 

  • Ebaluazio pertsonalizatua: bere mailaren araberakoa, bere espektatibak igotzen lagundu,  bikaintasuna zer izango litzatekeen argitu

  • Ekoizpen lanak egituratu konplexutasunean, autonomian eta autoerregulazioan, eraldaketan, abstrakzioan eta internalizazioan aurreratzeko. 

  • Edukien kondentsazioa edota sakontzea: curriculuma doitzeko

  • Bere intereseko gaiei buruzko ikerketa lanak eta proiektu pertsonalak (laguntza eta babesa eskaini, eta bukatzean, guztiekin partekatu)

  • Ez ohiko neurriak: curriculum egokitzapena, malgutzea, trinkotzea  beharrezkoa eta egokia ikusten den egoeretan

3. alderdia. Inguruan eragina

Hezkuntzak definizioz izaera eta helburu hezitzailea dauka, lorpen handiena  ikaslearen gizarteratze egokia delarik. Egokia esaten dugunean mendia eta morenoren definizioa erabiltzen ari gara,hots, Pertsonei alderdi psikosozialetik trebeak izaten lagunduko dien prozesuak sortzea da gizarteratze-faktoreetako bat, hau da, pertsona horiek gai izan daitezen beren buruarekin, gainerako pertsonekin eta beren ingurune soziokulturalean modu positiboan moldatzeko Mendia eta Moreno (kooord.)2010. ikasketa eta zerbitzu solidarioa: gizarteratzeko estrategia . Zerbikas Fundazioa.

Adimen gaitasun handia duten gure ikasleen alderdi kognitin¡boak elikatzea ez da nahikoa, inolaz ere. Ekintzara bideratutako eskuhartzea eskatzen du ikaslearen garapen orekaturi begira. Autonomia  eta autoestimua era egokian garatu ahal izateko, inguruneak arrakastatsu bezala ulertzen dituen ekimenak gauzatu behar dira. AGH duen ikasleak kideen errespetua irabazi behar du eta horretarako 'denok irabazi' motatako ekimenak poposatu, sustatu, antolatu, egin eta ebaluatu behar dira. eskuharze pedagogikoa era murriztuan ilertzen dutek irakasleek erronka handia izango dute punti honetan, haien kontrolpen zuzenean ez dagoen ekimena baimendu behar dutelako. Renzullik  (2016) ideia hau indartu egiten du bere ereduaren helburuen artean azken biak hartzen dituenean, hots, gizarte hoberako eskolak eta eskolaren gobernu demokratikoaren beharrak zehazten dituenean.

Siaud-Fachinn-ek (2014) bere aldetik  intregrazio sentimenduaren garrantzia azpimarratzen du eta horren ezak dakarren arriskuak garatzen ditu bere liburuaren zehar. Eskolei dagokielarik, ikasleen gizarteratzeko gune pribilegitua bezala,  ikasle denentzako baina, bereziki, AGH diren ikasleei errealitatea onerako aldatzeko proposamenak garatzeko aukerak eskeini eta sustatzea.

Renzullik (xxxxxxxxxxxxxxxxxx)  askotan  ikasle hauek ikusten ditu etorkizunerako liderrak bezala.  Eskolak honetan familia zein kanpoko bestelako eragileekin batera, ardura eta eragina handia du.  Gure eredu honetan alderdi hau  bideratzeko proposamenak aurkituko dituzue.

Hau guztia aurrera eramateko, askotan esn dugun moduan,  ezinbestekoa ditugu eskola- familia- komunitatearen arteko elkarlana edota komunikazio eraginkorra batetik eta, jakina, ikaslearen inguruan daudek irakasle denen koordinazio eta elkarlana bigarrenik. Hauek baldintzak gertatu ezean, eskuhartzen isolatuak eta mugatuak egiten ari gara gure ikasleen beharrizanak asetzen ez dituztenak.

Osagarri bezala, UNESCO-k 2022. urtean argitaraturiko kanpoko eragileekin lanean hasteko GIda dakargu, orokorragoa den LLEGANDO A TODOS LOS ESTUDIANTES : una caja de recursos de la UNESCO-OIE para apoyar la inclusión y la equidad en la educación argitalpenaren 3. atala.

 

https://www.ibe.unesco.org/sites/default/files/resources/unesco_bie_ierp_2022-sp_web.pdf

CASEL EREDUA 

https://casel.org/fundamentals-of-sel/what-is-the-casel-framework/

 

 ikaskuntza pertsonalizatzea

jarduera plan pertsonalizatua

Adimen-gaitasun handiak garatzen ari den prozesu bat dira. Funtzio exekutiboek (inhibizioa, lan-memoria eta malgutasuna) garrantzi handia dute pertsonaren potentziala adierazteko eta garatzeko. Neurokonstruktibismoak ezaugarri genetiko indibidualen eta gizabanakoaren testuinguruaren elkarrekintza adierazten du, eta funtzio exekutiboen eginkizuna nabarmentzen du.

Adimen Gaitasun Handien goi-mailako funtzionamendu kognitiboaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira: goiztiartasuna, sakontasuna eta konplexutasuna, azkartasuna eta eraginkortasuna, errepikapen txikiagoa, ulermen handiagoa, estilo abstraktua, pentsamendu sortzailea nahiago izatea eta ezohiko loturak ezartzea . Eraginkortasunez martxan jartzeak haien erregulazio metakognitiboa eta funtzio exekutiboen erabilera eskatzen du, baliabideak eraginkortasunez kudeatzeko.

Funtzio exekutiboak pentsamendu bateratuan eta dibergentean erabiltzen diren erregulazio kognitiboko prozesuak dira. Zeregin garrantzitsua dute AGHen eskura dauden baliabide intelektualen kudeaketa kognitiboaren eraginkortasunean, eta haien garapenaren ibilbideen berri ematen dute, bikaintasun-adierazle gehiagorekin edo gutxiagorekin.

Berretsi egiten da lan-memoriak, malgutasunak eta inhibizioak funtzionamendu kognitibo konplexu hobea lortzen laguntzen dutela, eta, aldi berean, aldeak sortzen direla

AGHen profil intelektual mota desberdinen artean, konfigurazio konplexu, konbergente eta dibergentearen arabera, lan-memoriaren funtzionamendu komunak oinarrizko prozesu exekutibo gisa duen garrantzia erakutsiz, bai eta malgutasunaren eta Ikuskiezinaren zeregin diferentziala ere, profil konplexuan dotazio handiagoa duena.

Adimen Gaitasun Handiak adimenaren potentzialtasun handia dakar eta potentzialtasun hori eraginkorra izateko landu egin behar da eta jokaera zuzendu behar da egoerek planteatzen dituzten arazoak konpontzera. Horretarako informazioa, motibazioa eta emozioak kudeatu eta artikulatu behar dira, hau da, auto-erregulatu edo auto-kudeatu behar da. Eta hau funtzio exekutiboen bidez egiten da.

Ikerketa batzuek diote AGH dituzten ikasle guztiengan ematen ez badira ere, maiztasun handiagoarekin ikasle hauen funtzio exekutiboetan arazo batzuk ager daitezkeela:

  • Portaeraren erregulazioan:
  • Inhibizioa: bulkadak kontrolatzeko, portaera behar bezala erregulatzeko eta egoerak hala eskatzen duenean jokabidea gelditzeko arazoak. Adibidez: ataza baten jarraibideak entzun baino lehen jardueran hasten da.
  • Nork bere burua gainbegiratzea: norberaren jokabideak besteengan dituen ondorioez jabetzeko arazoak. Adibidez: ilaran itxaroteko zailtasunak, kideek hitz egiten dutenean moztu edo erronka bota.
  • Emozioen erregulazioan:
  • Malgutasuna: Egoerak hala eskatzen badu, egoera, jarduera edo arazo baten alderdi batetik bestera modu askean aldatzeko zailtasunak. Adibidez: ataza edo tokia aldatzeko zailtasunak, edo irakaslearen aldaketa; dena txuria edo beltza, oso ona edo oso txarra; ezin du gauzak pasatzen utzi.
  • Emozioen kontrola: Erantzun emozionalak erregulatzeko zailtasuna. Adibidez. leherketak, umore aldaketak, erreaktiboa egotea edo bolada batean haserre.
  • Erregulazio kognitiboan:
  • Ekimena: Gaitasun txikia zereginak edo jarduerak modu autonomoan hasteko, bai eta arazo bat konpontzeko ideia edo erantzun berriak sortzeko ere. Adibidez: batzuetan esan behar zaie nondik hasi eta ataza urratsetan deskonposatu.
  • Lan-memoria: Zeregin bat osatzeko informazioa epe laburrean memorian mantentzeko arazoak. Adibidez: telefono zenbakiak, jarraibideak, egitenari denaren nozioa galdu, enkargu baten helburua, ataza batean arreta mantentzeko zailtasunak izan.
  • Plangintza eta antolamendua: Etorkizuneko egoerei aurrea hartzeko eta informazioa ordenatzeko eta lehenesteko arazoak, bai eta helburuak planteatzeko eta horiek lortzeko beharrezkoak diren urrats batzuk egiteko arazoak ere. Funtsezko kontzeptuak edo ideiak argitzeko zailtasunarekin ere badu zerikusia. Adibidez: azken momentura arte itxaron lanean hasteko, proiektu baten urratsak nahastu, etxeko lanak ahaztu, zehaztapen txikietan lotuta gelditu eta osotasuna galdu.
  • Ataza gainbegiratzea: Zeregin bat egin bitartean eta ondoren, lana eta gauzatzea berrikusteko arazoak, helburu bat lortze aldera. Adibidez: bere lana ebaluatzea kostatzen zaie, zerk funtzionatu duen eta zerk ez.
  • Materialak antolatzea: Ikasteko eremuaren, jolas gunearen eta haurraren gauzak dauden gainerako espazioen ordena eta antolamendua mantentzeko zailtasunak. Adibidez: gelako materiala eta bere gauzak ordenatuta izatea asko kostatzen zaie, eskolako gauzak etxean ahaztu eta alderantziz, gauzak maiz galdu.

Hau dela eta, arreta berezia jarri beharko genuke zailtasun hauek gainditzen laguntzeko.

Promoting Executive Function in the Classroom, Lynn Meltzer - The Guildford Press.