Niveles de intervención: centro

Aniztasunari erantzuteko ardura eta erantzukizuna eskola-komunitate osoari dagozkio. 

Eskola inklusiboaren esparruan, aniztasunari arreta emateko neurriek ikaskuntzarako eta partaidetzarako sarbide-oztopoak gainditzera bideratuta egon behar dute, ikasleen aniztasuna aitortu, errespetatu eta baloratzera, bai eta oinarrizko gaitasunak eskuratzeko ikasleen garapen integrala erraztera ere.

Erantzun egokia eta inklusiboa emateko, maila ezberdinetan aritu behar da eta bakoitzaren eginkizuna definitu. Hori bermatzeko garrantzitsua da ikastetxearen dokumentu guztietan islatzea. 

Eskolek beren hezkuntza proiektuetan inguruari irekita egotea aurreikusi behar dute, denen partaidetza bermatzeko, zerbitzuak eskaintzeko eta beren baliabideak aprobetxatzeko. 

Horretarako eskolek duten gunea Ordezkari Organo Gorena da. 

  • Komunitateko talde guztiak Aniztasun Plana egiteko edo berritzeko inplikatu

  • Aniztasun plana ezagutarazi

  • Familiei gaitasun handiei buruzko informazioa eta prestakuntza

Eskolak elkarbizitzarako eta ikaskuntzarako inguru seguruak sortu behar ditu, ikasle bakoitzak oinarrizko gaitasunak ahalik eta gehien garatu ditzan. Aniztasunari erantzuteko neurriek ikasleen hezkuntza-premiei erantzun behar diete ingurune normalizatu eta inklusibo batean, ikasleen interesak, motibazioak eta ikasteko gaitasunak kontuan hartuta, eta eskolako eta eskolaz kanpoko programak sakontzea, aberastea eta zabaltzea ere ahalbidetuko dute. 

Horretarako garrantzitsua da eskolako dokumentuetan kontuan hartzea: 

 

Curriculuma aberastea - Schoolwide Enrichement Model - SEM

Curriculuma aberastearen kontzeptua ohiko curriculumaren barruan edo horretatik kanpo, eskola-orduetan edo horietatik kanpo, planteamendu malguarekin egiten diren jarduerak jasotzen ditu. Jarduera horiek ikasleek esperientzia aberats eta ugariagoa izan dezaten ahalbidetzen dute, ikerketaren, interakzioaren eta sormena sustatzearen bidez.

Ikaskuntza continuum batean ematen da, ikaskuntza deduktibo eta preskriptibotik hasi eta ikasleak aukeratutako ikaskuntza induktiboraino. Errendimendu handiko ikaskuntza da, eta benetako arazoak konpontzeko ezagutza garrantzitsua, pentsamendu-trebetasunak eta pertsonen artekoak aplikatzea da. Horrek konpetentziak lanean jartzea eskatzen du.

Curriculum aberastea Joseph Renzulli-k garatu du eta bere ereduan, kualitatiboki desberdinak diren programak prestatzeko gidatzat balio duten zenbait aberaste-jarduera deskribatzen ditu. Ikasleak ikaskuntza-prozesuaz jabetzen dira, elkarri loturiko hiru jarduera motaren bidez:

I. MOTA. Esplorazio orokorreko jarduerak

II. MOTA Talde-entrenamenduko jarduerak

III. MOTA Arazo errealak banaka edo talde txikitan ikertzea.

I. eta II. motakoak ikasle guztientzat dira egokiak, ikasleen interesak, pentsamendu-prozesuak eta garapen afektiboa zabaltzea ahalbidetzen baitute, eta horiek ezinbesteko elementuak dira edozein aberaste-programatan. Gainera, bi mota horiek berariaz adimen-gaitasun handiko ikasleei zuzenduta dauden III. motako jardueren oinarria eta laguntza-sistema dira.

III. motako jarduerak dira eredu honen erdigunea. Renzullik gomendatzen du adimen-gaitasun handiko ikerleek eskolako denboraren erdia halako esperientzietan ematea, horiei esker lortuko baitute gai edo arazo errealen egiazko ikertzaile izatea, metodo zientifiko espezifikoen bidez, horien konplexutasuna edozein izanik ere.

Halako jarduera edo proposamenen artean daude:

Eskola komunitatea