EAEko ikastetxeetarako protokoloa, ikasle transei dutenei eta haien familiei laguntzeko [2024]

Argitalpen-data: 2024-04-22

Inklusioa dela gizarteak aniztasunadierazpen guztiei (adierazpen linguistikoari, kulturalari, ahalmenen, gaitasunen, sexujoeraren eta generoaren adierazpenei, adierazpen sozioekonomikoari, etab.) erantzuteko izan behar duen modua. Justizia sozialeko paradigma etiko batetik abiatzen da, eta diskriminazio eta bazterkeria mota guztiak gainditzea esan nahi du. Erdigunean ditu guztion eskubide-berdintasunaren printzipioa eta...

Arreta goiztiarra hezkuntzaren baitan [2023]

Argitalpen-data: 2023-09-01

13/2016 Dekretuak araututakoa jarraituz, sistemetako jarduketak egokiro koordinatuko diren eredu integral eta efikaz bat bermatze aldera ikastetxeak berari dagozkion zereginak, eta ikastetxeak beste batzuekin batera egin beharrekoak bereizten dira Haurraren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloaren hiru faseak erreferentziatzat hartuta. ...

Gida-Protokoloa adimen-gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko [2023]

Argitalpen-data: 2023-09-01

Dokumentu honen helburua da hezkuntza-komunitateari prozedura komun eta zorrotzak eskaintzea adimen-gaitasun handiko ikasleak hautemateko eta hezkuntza- erantzunak hobetzeko...

Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, Esku-hartzea eta posbentzioa egiteko estrategia [2022]

Argitalpen-data: 2022-12-01

Dokumentu hau Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren 22. neurriaren ondorio da: jarduna protokolizatzea ikastetxeen esparruan identifikatutako suizidio-arriskuen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza - Osasun mentalaren elkarlanerako oinarri orokorraren esparruan.

Hezkuntza-sisteman “komunikazio sistema handigarriak edo/eta ordezkoak” (KSHO) inplementatzeko protokoloa [2022]

Argitalpen-data: 2022-10-01

Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak ahotsarekin hitz egin gabe komunikatzeko moduak dira. “Komunikazio Sistema Handigarriak edo/eta ordezkoak” (KSHO) mintzamenaren bestelako adierazpideak dira, eta adierazpen-maila (handigarria) eta/edo pertsona batzuek arlo horretan dituzten komunikazio-zailtasunak konpentsatzea (ordezkoa) dute helburu.

1 motako diabetesa duten ikasleei eskola eremuan arreta emateko protokoloa [2020]

Argitalpen-data: 2020-06-06

Dokumentu honek gida bat izan nahi du, erakusten duena nola jardun eskolaume adingabe batek 1 Diabetes mellitusa edo arazo berri bat duela detektatzen denean. Ulertzen dugu protokolo hau 12 urtez beherako adingabeentzat dela batez ere; izan ere, adin horretatik aurrera kontsideratzen da adingabe helduak direla eta gai direla zainketak eurek bakarrik egiteko. 

Jokabide-gainezkatzea dagoenean krisian esku hartzeko protokoloa [2020]

Argitalpen-data: 2020-02-15

Gune birtual honen helburua da esku-hartze eta informazio marko erabilgarria eskaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek esku hartzeko protokoloak egin eta praktikan jar ditzaten, ikasleen jokabide jakin batzuek arriskuan jartzen dituztenean ikasleen segurtasun pertsonala edo ingurukoen segurtasuna.

Eskola-jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa «bizikasi» [2019]

Argitalpen-data: 2019-12-15

«Bizikasi» ekimena, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan eskola-jazarpeneko egoeren aurrean jarduteko protokoloaren aplikazioa arautzen duten jarraibideei buruzko Hezkuntzako Sailburuordearen Ebazpenetik abiatzen da. Elkarbizitza positiborako eskola-jazarpenaren aurkako ekimen honek, «Bizikasik», eskola- jazarpena ikuspegi sistemiko eta integral batetik lantzen du, eta elkarbizitza positiboa hobetzea eta ikasleengan gaitasun prosozialen garapena sustatzera bideratuta dago.

Hezkuntza - Osasun mentalaren elkarlanerako oinarri orokorra [2018]

Argitalpen-data: 2018-04-16

Dokumentu honen helburu nagusia da Osasun Mentalaren eta Hezkuntzaren arteko koordinazioa areagotzea eta lurralde arteko oinarrizko adostasunetara iristea, jarraitu beharreko prozesuak zein diren, informazio garrantzitsua zein den eta sistema bietan nola txerta daitekeen zehazteko, haurrei eta nerabeei arreta hobea emateko.

Hezkuntza arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jasarpen eta sexu-abusu egoeretarako [2016]

Argitalpen-data: 2016-11-05

Hezkuntza arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jasarpen eta sexu-abusu egoeretarako [2016]

Osasun arreta berezia eskola orduetan [2006]

Argitalpen-data: 2006-08-30

Ikastetxe bakoitzean ezin denez osasun-ordezkaritza publikorik izan, premiazko kasuetan hezkuntza- eta osasun-arloko errutina izatea ahalbidetuko duten protokoloak proposatu behar dira, irakasleen borondatezko lankidetzaren bidez edo ezohiko neurriak hartuz...