Lege-esparrua

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak, eta, kasu honetan, Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten pertsonenak, hainbat gutun, konbentzio, ebazpen eta dekretutan jasotzen dira, estatuan zein nazioartean.

Atal honen sarreran Autismoa duten pertsonen prozesu historikoari erreferentzia egin zaio. Jarraian eta azken mende bietan aurrerapen sakonak egon arren, pertsona horien eskubideei buruzko azken 40 urtetako dokumentuak soilik agertzen dira ikuspuntu praktiko eta eguneratua izan dezagun.