Sarrera
Inklusioguneko atal honetan Autismo Espektroko Nahastea (AEN) ikasleei marko inklusiboan kalitatezko erantzun pedagogikoa bermatzeko beharrezkoak diren estrategiak eta eskuhartzeak bildu ditugu Hezkuntza Saileko ildo estrategikoak oinarri gisan izaten.
Autismo Espektro Nahastearen inguruan estereotipo eta aurreiritzi ugari daude bai gure gizartean baita gure egunerokotasunean ere bai. Kontu guzti hauek argitzen saiatzeko nahaste honen definizioa, indarrean dagoen lege esparrua eta gaur eguneko marko teorikoa azalduko dira. Baina gure ikasle hauei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren esku-hartzerako estrategiak, tresnak eta protokoloak ere eskuragarri egongo dira.
Gaur egunean oso presente daukagu “autismoa” kalean eta hezkuntza munduan baina, noiztik daukagu “autismoa” existitzen delaren berri?? Batzuetan ezin da aurrera egin aldez aurretik zein ibilbide egin dugun ezta zerk eraman gaituen honaino jakin gabe.
"Autismo" terminoaren etimologiak Antzinako Grezian du jatorria, eta modu zabalean, terminoaren esanahia honela defini liteke: "kokatu", "norberaren baitan sartu". Klinikoa den eremuan, “autismo”aren hasierako kontzeptua duela mende bat baino gehiago sortu zen eskizofreniaren sintoma espezifiko gisa.
1938an, Hans Asperger izan zen “autismoa” izena argitaratu eta ezaugarri asko dokumentatu zituen lehena. “Psikopata autista” terminoa erabili zuen hitzaldi batean. Harrezkero, autismoa neurogarapenaren nahasmendu bezala hasi zen onartzen. Izatez, autismoaren pertzepzioa aldatu egin da hamarkadaz hamarkada, hazkuntza txar batek eragindako arazo psikologikoa izatetik faktore genetikoek eta ingurumenekoek eragindako izaera biologiko nabarmena duen neurogarapenaren nahasmendua izatera.
Autismoa halakotzat 1980an Buruko Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburuak (DSM), garapenaren nahasmendu gisa agertu zen. Gaur egun, 2013an eguneratu zen 5. edizioa daukagu (DSM-5). Diagnostiko-irizpideak zabaldu egin dira sintoma arinagoak sartzeko, Asperger sindromearen kasuan bezala. DSM-5ek jada ez ditu bereizten espektro autistaren nahasmenduaren azpikategoriak. Gizarte-interakzioetako defizitak eta portaera errepikakorrak aztertzen ditu.
Autismo Espektroaren Nahasketaren hurbilpen historikoa [Iturria: ConecTEA]
Neurogarapenaren nahasmenduak eta Autismo Espektroaren Nahasmendua...