Protokoloaren eskema
Eusko Jaurlaritzak otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bitartez, EAEko osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloetan Arreta Goiztiarraren eremuan egiten diren esku-hartzeak antolatzeko eta koordinatzeko oinarrizko arauak ezarri zituen, zuzenean inplikatutako osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen sistemetako jarduketak egokiro koordinatuko diren eredu integral eta efkaz bat bermatzeko helburuarekin.
Gaur egun, ebidentzia zientifkoak agerian uzten du hauirren garapenaren nahasmenduetako saihesgarriak direla, beste batzuk erabat edo partzialki zuzen daitezkeela, eta nahasmendu horietako gehienen ondorio negatiboak gaia behar bezala aztertuta arin daitezkeela, eta zenbat eta lehenago aztertu orduan eta eraginkorragoa izango da hurbilketa hori. Afekzio handieneko egoeretan ere, laguntza profesional espezializatua jasoz gero erlazionatutako nahasmenduak agertzea prebenitzen du, haurraren eta haien familien ongizatea hobetzen du, eta autonomia-maila, parte-hartze maila eta gizarteratze-maila hobetzen ditu.
Hezkuntza-zerbitzu guztiek –egungo nahiz etorkizunekoak– helburu dute hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten haur guztiei hezkuntza eskubidea eta aukera berdintasuna bermatzea, eta hemen biltzen dira esku-hartze goiztiarra eta iraunkorra behar duten guztiak.
Haur Hezkuntzako 2-5 urte bitarteko haur guztiek, inolako salbuespenik gabe, beraien garapenaren jarraipena egingo zaie Arreta Goiztiarreko Marko-Planak ematen duen prozeduran eta bertan esaten den eran. Haurren garapenaren jarraipenerako protokolo honen azken helburua da hezkuntza-laguntzako berariazko premiak sor ditzaketen garapen-aldaketak goiz detektatzea, horiei ahalik eta lasterren erantzuteko.
Arreta goiztiarra hezkuntzaren baitan [2023]
Argitalpen-data: 2023-09-01
13/2016 Dekretuak araututakoa jarraituz, sistemetako jarduketak egokiro koordinatuko diren eredu integral eta efikaz bat bermatze aldera ikastetxeak berari dagozkion zereginak, eta ikastetxeak beste batzuekin batera egin beharrekoak bereizten dira Haurraren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloaren hiru faseak erreferentziatzat hartuta. ...
Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa. Bigarren fasea: detekzio espezifikoa [2020]
Argitalpen-data: 2020-06-15
Baheketa-prozesu honen helburua da ikasleen hezkuntza-premiei ahalik eta azkarren erantzutea... Detekzio Espezifikoan, eskaletan ikusitako zailtasunen irismena zehaztu behar den egoerei heltzen zaie, erabakiak modu arrazoituan hartzeko...
Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa. Lehenengo fasea: garapenaren ohiko zaintza [2015]
Argitalpen-data: 2015-06-15
Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa aurkezten dugu. Protokolo horren lehen fasea, Garapenaren Ohiko Zaintza izenekoa, hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak sor ditzaketen garapen-aldaketak goiz antzematea da...