Ezaugarri kognitiboak
Adimen-gaitasun handiko pertsonen familiak, gizarte- eta kultura-inguruneak eta hezkuntza-ereduak askotarikoak dira, eta pertsona horiek desberdintasun indibidualak agertzen dituzte lorpen akademikoei eta garapen sozial, emozional eta kognitiboari dagokienez.
Ikasle horien profilak ez dio eredu bakar bati erantzuten, eta, beraz, hezkuntza-komunitatean finkatu diren mito edo oker jakin batzuk gainditu behar ditugu. Adimen-gaitasun handiko ikasleak malgutasun kognitiboagatik, trebetasun meta kognitibo handiagoengatik, informazioa eskuratu eta prozesatzeko abiadura handiagoagatik, hizkuntzaren erabileragatik eta jarraitutasun-mailagatik nabarmentzen dira, baina kontuan hartu behar dira, halaber, ikasle horien sentikortasun emozional eta sentsorial handia eta sormen handia.
Adimen‐gaitasun handiko ikasleek honako ezaugarriak izan ditzakete:
- Hizkuntza oso modu aberats eta zehatzean erabiltzen eta interpretatzen dute.
- Gai dira hizkuntzarik gabe komunikatzeko; emozio sotilak interpreta ditzakete, hitzik gabeko hizkuntza ulertzeko.
- Oroimena kudeatzeko baliabide oso eraginkorrak dituzte. Gauzak gogoratzeko, oroitzapenak berreraiki egiten dituzte, haiek berreskuratu beharrean.
- Malgutasun kognitiboa dute; hau da, gai dira egoera berri bati aurre egiteko, aldaketa batera egokitzeko, etab.
- Gaitasun metakognitiboak garatzen dituzte.
- Informazioa oso azkar barneratzen eta prozesatzen dute
Ikasteko eta pentsatzeko estiloak (edo lehentasunak) ez dute bakarrik eragiten gaitasun kognitibo orokor eta diferentzialetan, baizik eta ikaslearen interesa pizteko eta mantentzeko baliagarriak dira. Estilo hauek identifikatzeak laguntzen du metodologia eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua ikasleen beharretara egokitzeko.
Gaitasun akademikoei lotutako ezaugarriak honakoak izan daitezke:
Ezaugarri orokorrak
- Gai batekiko interes intentsua eta jarraitua.
- Interesa duen gaiarekiko lotura handia.
- Konplexutasun kognitiboa erronka bezala hartzen dute eta arazo konplexuak ebazten disfrutatzen dute.
- Automotibazio altua ikasleak dira.
- Gaiarekiko iraunkortasun handia.
- Gaiarekiko ezagutza altua eta xehetasunak gogoratzen dituzte.
- Asko irakurtzen dute.
- Ikasitakoarekiko iritzi kritikoa dute.
- Arazoak aztertzen dituzte eta irtenbide anitzak proposatzen dituzte.
- Ikasitako orokortzeko gai dira.
- Informazio kantitate handia barneratzeko eta gogoratzeko ez ohiko gaitasuna dauka.
- Beren ikaskideek baino azkarrago eta errazago ikasten dute, eta beste modu batera.
- Gauza bat baino gehiago egin dezakete aldi berean, eta arazo bati hainbat ikuspegitatik hel diezaiokete.
- Ikasteko gaitasun nabarmena dute, eta ahalegin gutxi eginez errendimendu handia lortzen dute (Calero,2007).
Ikasteko ezaugarriak
- Bere maila edo adinari ez dagokion hiztegi aurreratua.
- Ondorioak ateratzeko gaitasun handia.
- Gaiaren azpiko oinarriak ulertzeko gaitasuna.
- Kausa efektu harremanen ulermena.
- Arrazonamendu analitikoaren erabilera material konplexua ulertzeko.
- Abstrakziorako gaitasuna.
- Irizpide handiko obserbazioak egiten dituzte.
Gaur egun ez dago adostasun argirik pentsatzeko eta ikasteko estiloen ezaugarrien sailkapenari dagokionez eta honek norbanakoarengan duen eragina. Gaitasun handiko ikasleen kasuan, bi motatako ikasteko estiloekin lotu dira (Webb eta al.,2007): auditibo-sekuentziala eta bisoespaziala. Bi estilo hauek ikuspuntu esanguratsua eskaintzen dute ikasleek ikasteko, pentsatzeko eta arazoak ebazteko dituzten ezberdintasunak ulertzeko edo interpretatzeko.
Adimen-gaitasun handiko ikasleek honako hauek egin ditzakete: