Araudia eta jarraibideak

Dekretuaren egitura honako hau da: zioen azalpena, 25 artikulu lau kapitulutan banatuta, xedapen gehigarri bai, bi xedapen iragankor, eta bi azken xedapen.

I. KAPITULUAN «Xedapen Orokorrak» bildu dira…

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralaren esparru teoriko-praktikoa eta kontzeptuala antolatzen da, non arauaren xedea zehazten baita; Arreta Goiztiarra eta haren helburu espezifikoak definitzen dira…
  • Arreta Goiztiarraren eremu subjektiboa edo xede-biztanleria zein den finkatzen da
  • esku-hartzearen mailak azaltzen dira
  • esku-hartze integralaren printzipio gidariak garatzen dira

II. KAPITULUAN ezartzen dira…

  • esku-hartze eredu integralaren eta hiru sistemetako baliabideak koordinatzeko oinarrizko arauak
  • koordinazio-organoen xedea, osaera, antolamendua eta eginkizunak:
  • Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua
  • Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa
  • antolamendu funtzional espezializatuaren funtsezko elementuak: bigarren mailako arretako foru-mailako gizarte-zerbitzuen mendeko taldeak:
  • Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeek (AGBT): kasuen balorazioa egiten dute, kasuan kasuko arreta pertsonalizatuko plana egiten dute, baimena izapidetzen dute, emaitzak ebaluatzen dituzte, alta baimentzen dute eta kasu bakoitzean gomendagarria den jarraipena egiten dute.
  • Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeek (AGET), bestalde, arreta pertsonalizatuko plana aplikatzeko beharrezkoak diren jarduerak egiten dituzte.

 

erlazionatutako araudia

  • 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa
  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa
  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa

III. KAPITULUA Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeen esku-hartzerako prozedura lantzen da bereziki.

  • esku-hartzea jasotzeko baldintzak eta prozedura
  • arreta plan pertsonalizatua
  • esku-hartzea amaitzeko kausak, hiru sistemetatik batek ala besteak jarraipena egiteko edo jarduteko premia izatea alde batera utzi gabe

IV. KAPITULUAN arautzen dira…

  • Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroek bete behar dituzten baldintzak –pertsonalak, materialak eta funtzionalak–, Arreta Goiztiarreko esku-hartzeak gauzatzen dituzten egitura ezagunak diren aldetik
  • Administrazio publikoarekin hitzartu, kontratatu edo hitzartu ahal izateko baimen- eta homologazio-araubidea.