IKT heldutasunaren ziurtagiriak eskuratzeko deialdia

EBAZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publico zein itunduei zuzendutako jarraibideak onartzen dituena, IKT heldutasunaren ziurtagiriak eskuratu ahal izateko.

Argitalpen-data: 2021-12-03

Eskaera egiteko epea: 2021-12-22

Informazio gehiago

«DigCompEdu gelan» mentoretza digitaleko programa

Ebazpena, Hezkuntza sailburuordearena. Horren bidez, dei egiten zaie Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei parte har dezaten unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentoretza digitaleko «DigCompEdu gelan» programan.

Argitalpen-data: 2022-04-26

Eskaera egiteko epea: 2022-05-26

Informazio gehiago

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

AGINDUA, 2021eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

Argitalpen-data: 2021-09-23

Eskaera egiteko epea: 2021-10-23

Informazio gehiago