02. lidergoa eta eskola-antolaketa Deialdia-esparrua duen edukia.

Ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa

AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa, 2023ko ekainaren 30ean kargua hutsik geratuko den ikastetxeetan.

Argitalpen-data: 2022-12-30

Eskaera egiteko epea: 2023-01-27

Memoria bidaltzeko epea: Proiektua Hezigunean txertatzeko epea: 2023-02-10

Informazio gehiago

Zuzendarientzako ordainsari-osagarriaren finkapena

EBAZPENA, 2022ko irailaren 12koa, Langileriak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita, helburu duena prozedura abiatzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko. Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuan ezarritakoaren ondorioz zuzendari-kargua bete duten pertsonek jasoko dute berariazko ordainsari-osagarriaren zati hori.

Argitalpen-data: 2022-09-19

Eskaera egiteko epea: 2022-10-20

Informazio gehiago

«HEDATZE» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, barneko antolaketa berriztatzeko proiektua | itunpeko ikastetxeak

JARRAIBIDEAK Hezkuntzako Sailburuordearenak, zeinaren bidez Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten baitzaie Bigarren Hezkuntzako irakastorduen banaketari loturiko berrikuntza-proiektuen garapenean parte hartzeko (HEDATZE).

Argitalpen-data: 2022-06-13

Eskaera egiteko epea: 2022-06-24

Informazio gehiago

«HEDATZE» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, barneko antolaketa berriztatzeko proiektua | ikastetxe publikoak

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako Sailburuordearena, zeinaren bidez Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten baitzaie ikastetxe publikoen barne‐antolamendua berriztatzeko proiektuan parte hartzeko (HEDATZE).

Argitalpen-data: 2022-04-26

Eskaera egiteko epea: 2022-05-27

Informazio gehiago