«Eraldatzen»
«ERALDATZEN» kontratu-programa da, eta helburu du hezkuntza-arrakasta sustatzea eta bizitzarako gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzea, ikasleekin planteamendu inklusibo batetik esku hartuz. Programak modu orokorrean eragiten dio ikastetxeen funtzionamenduari, hautatutako ikastetxe bakoitzaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kontratu bat sinatuz. Kontratu horretan, programaren helburuak lortzeko alde bakoitzak bere gain hartutako konpromisoak zehazten dira.
Ikastetxeen autonomia pedagogikoa, antolamenduzkoa, langileriaren kudeaketakoa eta kudeaketa ekonomikokoa uztartzeko eskakizunean oinarritzen da, eta Hezkuntza Sailak hezkuntza-praktikak bideratu behar ditu kalitatezko hezkuntza emateko. Ikasle guztien garapen integrala planteamendu inklusibo eta konpetentzial batetik sustatuko duen hezkuntza eredu baterantz aldatzeko prozesu honetan, Hezkuntza Administrazioaren laguntza eta babesa izango dute.
Ikastetxeek programa-kontratu honen esparruan egingo dituzten hobekuntza-plan estrategikoek honako hauei lotutako jarduerak bilduko dituzte: familien parte-hartzea bultzatzea, ikastetxeetako bizikidetza positiboa, hezkuntza inklusiboa eta gaitasunen ikaskuntza sustatzen duen berrikuntza metodologikoa.