Eskolatze osagarriko programak | 26. art.

1.– Eskolatze osagarriko programak aniztasunari erantzuteko neurri eta laguntza osagarriak dira, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolatuta dauden eta gehienez 15 urte dituzten ikasleentzat dira (programa hasten den urteko abenduaren 31rako beteta eduki behar dituzte 15 urteak).

2.– Programa horiek egiturazkoak izango dira, eta egoera pertsonalen edo eskola-historiaren ondorioz ikasteko eta parte hartzeko oztopoak dituzten ikasleak bilduko dituzte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aniztasunari erantzuteko aurreikusitako neurri guztiak hartu ondoren betiere.

3.– Ikasleek hezkuntza-prozesuarekiko, ikaskideekiko, irakasleekiko eta gizarte-ingurunearekiko jarrera positiboak izatea da helburua, hasteko arlo pertsonalean eta sozialean aurrera egin dezaten, eta gero, programa amaitu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortzeko prozesuari berrekin diezaioten.

4.– Eskolatze osagarriko programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten eta funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan egingo dira, edo hezkuntzaren arloko eskumena duen sailarekin arlo horretako hitzarmenak edo akordioak dituzten gizarte- eta hezkuntza-arloko erakunde eta entitateetan, sailak egiten dituen deialdien arabera.

Informazio gehiago