Eskuhartze mailak: ikastaldea
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren markoan, lehenengo urratsa ikasleak ondo ezagutzea da. Gure lana horretan oinarrituko dugu. Ikasleen profiletik abiatuko gara ikastaldearen profila ezagutzeko: indarguneak eta oztopoak, lehentasunak, interesak… eta horiek kontuan hartuko ditugu planifikazioan.
- Ikasleak ezagutzeko eta auto-ezagutzeko jarduerak antolatu: LH ipuin baten bidez (Ad. Superbotereen liburu aparta), DBH - tresna baten bidez (bizitzaren lerroa, bizitzaren gurpila, DAFO pertsonalaren azterketa, Johariren leihoa)
- Talentuaren porfolioa: ikasleen autoezagutza sustatu
- Fokua indarguneetan jarri: feddback positiboa eta feddforwar eman - ondo egindakoa nabarmendu eta hobetzeko bideak erakutsi
- Ikastaldearen profila egin
- Ikasleen ezagutza planifikaziorako ibilbide mapa gisa erabili. Programatu ikastaldearen eta ikasleen profilean oinarrituta - Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala
- Tutoretza ekintzak aniztasuna aberasgarria dela erakutsiz
- Zereginak gauzatzeko eta planifikatzeko autonomia sustatu
- Manipulazio- eta ikerketa-ikaskuntza sustatu
- Adimen-faktoreak alderdi ludikotik eta sormenatik garatu
- Gaitasunen, ikasteko estiloen eta interesen arabera ezberdintzea edo pertsonalizatzea: edukiak, prozesuak, produktuak eta ebaluazioa
- Lan proposamen irekiak
- Tutoretza: emozioen hezkuntza, meditazioa eta lasaitze ariketak, kohesio dinamikak, gatazken ebazpena
- Bakarkako eta taldeko lanak. Taldekatze malguak: heterogeneoak; mailaren, interesen... araberakoak. Batzuk irakasleak ezarrita eta beste batzuk ikasleek aukeratuta
- Ikaskuntza dialogikoa, talde elkar-eragileak, berdinen arteko tutoretzak
- Sormena sustatu: Sormena eta pentsamendu sortzailea garatzeko aukerak eman eta jarduerak antolatu*
- Umorea erabili: egoerak ebazteko, pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatzeko
- IKTak erabili
- Pentsamendu trebeziak landu
- Metakognizioa bultzatu
- Irakasleen arteko elkarlan maila altua sustatu
- Antolaketa:
- espazioak: moldakorrak jardueren arabera (ikaskuntza giroak, ikaskuntza guneak, txokoak, interes guneak - bakarka, binaka edo taldeka lan egiteko aukera)
- denborak: ikasleen lan erritmo ezberdinak kontuan hartuz, taldekatze anitzak, helburuen, interesen eta beharren araberakoak
- material anitzak eta maila ezberdinetan lan egiteko aukera ematen dutenak, interes ezberdinei erantzuten dietenak, manipulaziorako eta esperimentaziorako aukera ematen dutenak
- Estrategia metodologikoak: ikaskuntza kooperatiboa, interes-guneak, kutxa-majikoa, erronkak, mailakatutako jarduerak, aukeratzeko jarduerak…
- Ikasle guztiek irakaslearen energia, afektua eta gaitasuna behar dituzte. Hori komunean dute, baina ez behar duten modua. Ezberdintasunak kontuan hartu behar ditugu erantzun egokia emateko.
PENTSATEKA
https://drive.google.com/file/d/1WS_A6O0mNHKW0l2z2rayRMxz3xGydKZO/view
ZABALTZE KARPETAK
kutxa magikoa
https://drive.google.com/drive/u/0/folders/1Nz7vLLNbnS_STHYxo6G2PYWU4GvYtWTb
PBLXARE
https://sites.google.com/view/lan-proiektuak-gida-pblxare/sarrera
PBL IKASGELAN GAUZATZEKO GIDA
https://docs.google.com/document/d/1flFa-Z6OLlbsBRu2CyKuDi6o9UO6veA1XPocYjB6R24/edit
ARAZOETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
VISUAL THINKING
DESIGN THINKING
PENTSAMENDU ERRUTINAK ETA TREBAZIAK
sel programak
solasaldi dialogikoak
teknologia bidezko proposamenak:
- flipped classroom
- gamifikazioa
- errealitate areagotua
- web quest