Genero ikuspegia

Estereotipo kultural eta sozialek eragin zuzena izan ohi dute AGH dituzten neskak identifikatzerakoan. Egoera horri aurre egiteko garrantzitsua da gaitasun, izaera ezaugarri, testuinguru eta norbanakoarekiko pertzepzioari erreparatzea. Nesken kasuan autokontzeptua eta  autoestimua kontuan hartu beharko dira, beraien talentuaren garapenean agertu daitezkeen barne eta kanpo mugak direla eta;

Familiatik eta testu ingurutik datozen mugak, hala nola sozializazioa eta genero-estereotipoak:

  • Gurasoek oharkabean helarazi ditzaketen eta itxura pertsonalarekin eta genero-rolekin lotutako gizarte-estereotipoen inpaktu negatiboa.
  • Talentuaren garapenarekin lotzen diren zenbait ezaugarri, determinazio, konpromezua eta asertibitatea, familia ereduekin talka egitea.
  • Ikusezintasuna, gaitasun handiko gazteen talentua garatzeko barne-muga nagusi gisa.
  • Estereotipo edo rol sozialek eragina dute emakumeen talentuaren garapenean, bereziki nerabezaroan, berdinen taldeak sozializazio-mailan egiten duen presioagatik
  • Nerabezaroan, bereziki, desberdintasunak txikiagotzen saiatzen dira, onartuak izateko beharragatik.

Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza ereduak, neska eta mutilen arteko berdintasuna modu espezifikoan eta aldi berean zeharkako ardatz gisa, aipatutako mugak gainditzen laguntzen du.

  • Inspirazio handiko emakumeekin eta erreferenteekin kontaktua izateko aukerak ematea, baita ikaslearen interesekoak diren ezagutza-arloetako mentoreekin ere.
  • Genero-estereotipoekin lotutako jarduerak edo lanak ezagutzea.
  • Orientazio akademiko eta profesional goiztiarra jasotzea eta etorkizuneko formaziorako hainbat lanbide eta aukera ahalik eta modu praktiko eta errealenean esperimentatzeko aukera ematea.
  • Talentuaren garapenerako eta bereziki lidergoaren eremuan, jarduerak sustatzea.
  • Curriculumetik kanpoko jardueretan inplikatzea, talentua garatzeko, batez ere lidergoaren arloan.
  • Beste kide batzuekin interesak, erronkak eta espektatiba berberak partekatu ahal izatea.