Datuen babesa hezkuntza-eremuan. Gidaliburu azkarra [2021]

Argitalpen-data: 2021-09-01

Ikasturtero, bereziki babestutako datu ugari sortzen eta tratatzen dira, ikasleei, haien familiei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari buruzkoak. Osasunari buruzko datuak, ikasleen guraso edo tutoreen egoera zibilari buruzkoak, sinesmen erlijiosoei buruzkoak eta ebaluazio pertsonalei nahiz espediente akademikoei buruzkoak tratatzen ditugu. Datu horietako batzuk datu-kategoria berezietan sartzen dira, batez ere adingabeei buruzko datuak direlako...

Familientzako gida. Hezkuntza [2020]

Argitalpen-data: 2020-10-01

Gida honen helburua da ahalik eta modu laburrenean azaltzea nola antolatuta dagoen hezkuntza, zein diren etapa bakoitzaren ezaugarriak eta mugarri garrantzitsuenak, zein diren trantsizio-uneak (etapa batetik bestera aldatzea), zein diren erreferentziazko profesionalak, zer programak ahalbidetuko duten ikasleen premiei eman beharreko erantzuna hobeto zehaztea, eta abar.  

Aniztasunari erantzuteko plana egiteko gida [2020]

Argitalpen-data: 2020-03-15

Dokumentu honek Aniztasunari Erantzuteko Plana prestatzeko gida izan nahi du. Hiru ataletan antolatuta dago: lehenengoan, Aniztasunari Erantzuteko Plan bat zer den azalduko da; bigarrenean, urtero zehazteko jarraibideak emango dira; eta, hirugarrenean, plana egiten eta abian jartzen lagun dezaketen eranskinak barnean hartuko dira.

Hezkuntza indartzeko banakako plana egiteko orientabideak | hibp [2012]

Argitalpen-data: 2012-11-01

"Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana egiteko orientabideak" (HIBP) izeneko dokumentu hau prestatu egin da jarraibide batzuk emateko oinarrizko hezkuntzan lan egiten duten profesionalei (zuzendaritza-talde, kontsultore, orientatzaile eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei), errazago aurreikus dezaten ikasleek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak edo eskolan izan dezaketen porrota eta errazago esku har dezaten egoera horietan. Tresna malgua izan nahi du, orientabide praktikoa jasotzen dituena, ikasle, irakasle eta ikastetxeetako berezitasun zehatzetara egokitzeko.