Jarduera Plan Pertsonalizatua | 24. art.
Maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuaren 24. artikuluaren arabera...
1.– Jarduera Plan Pertsonalizatua dokumentu bat da, ikasle jakin batek hezkuntza-proiektua garatzen den edozein testuingurutan dituen premiei erantzuteko aurreikusitako jarduketak biltzen dituena. Plana ikasgelako programaziotik abiatuta gauzatuko da, edo curriculum-proiektutik abiatuta, laguntza-premia orokortuak dituzten ikasleentzako Laguntza Intentsiboko Programaren kasuan.
2.– Ikasleek eta guraso edo legezko tutoreek –ikasleak adingabeak izanez gero– Jarduera Plan Pertsonalizatuaren prestaketaren berri izan behar dute, haren edukiaren berri, ikaslearen ebaluazioan eta kalifikazioan eragina duten erabakien berri eta, hala badagokio, planaren amaieraren berri.
3.– Jarduera Plan Pertsonalizatua prestatzeko eta planifikatzeko prozesuan, tartean diren pertsona guztien arteko kolaborazioa sustatuko da: ikaslea, irakasleak, familia eta, hala badagokio, beste eragile batzuk.
4.– Irakasle aholkulariek edo orientatzaileek, irakasle tutoreekin batera, ziurtatuko dute irakasle-taldearekiko eta irakasle tutoreekiko koordinazioa badagoela Jarduera Plan Pertsonalizatua duten ikasleak zikloz aldatzean edo hezkuntza-etapaz aldatzean.
5.– Ikastetxeko zuzendaritzak zainduko du Jarduera Plan Pertsonalizatua aurreikusitako moduan garatzen dela, eta tartean diren eragileen koordinazioa ziurtatuko du.
6.– Jarduera Plan Pertsonalizatuak Hezkuntza Ikuskaritzaren esku izango dira.
Informazio gehiago 78/2024 DEKRETUAREN 16. artikuluan
33. artikulua.– Jarduera Plan Pertsonalizatua duten ikasleen ebaluazioa eta kalifikazioa
1.– Irakasle-taldearen ardura da dekretu honen 24. artikuluan aipatzen den Jarduera Plan Pertsonalizatua prestatzea, aplikatzea, haren jarraipena egitea eta ebaluatzea, irakasle tutoreak gidatuta eta ikastetxeko irakasle aholkularien edo orientatzaileen aholkularitzarekin.
2.– Jarduera Plan Pertsonalizatua duten ikasleak plan horretan formulatzen diren ebaluazio-irizpideen arabera ebaluatu eta kalifikatu behar dira.
3.– Salbuespen gisa, Jarduera Plan Pertsonalizatuak arlo edo ikasgai batzuk aldi baterako ez kalifikatzea ekar dezake, baldin eta hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak onartutako programa baten barnean ikasleak ez badu izan arlo edo ikasgai horren ikasketarik. Hala bada, plan horretan neurri berezi horren iraupena zehaztu beharko da, eta erabaki hori behar bezala justifikatu.
4.– Ikaslearen espediente pertsonalean jasoarazi beharko da Jarduera Plan Pertsonalizatua.
JARDUERA PLAN PERTSONALIZATUA EGITEKO TXANTILOIA
Txantiloia eskuratu [PDF formatuan ikusi]
HAUR HEZKUNTZAN JARDUERA PLAN PERTSONALIZATUA EGITEKO TXANTILOIA