Laguntza-premia orokortuak dituzten ikasleentzako Laguntza Intentsiboko Programa | 27. art.
Maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuaren 27. artikuluaren arabera...
1.– Programa hau egiturazkoa da, eta ezohiko baliabide espezifikoa da hezkuntza-premia berezi iraunkorrak, larritasun handia eta muga funtzional nabarmenak dituzten eta eskolatzeko erantzun espezializatua, intentsiboa eta pertsonalizatua behar duten ikasleentzat.
2.– Laguntza Intentsiboko Programa 16 urtera arteko ikasleentzat da. Ikasle bakoitzak Jarduera Plan Pertsonalizatua izango du. Plan horren erreferentzia garapen pertsonalerako eta ikaskuntza funtzionalak eskuratzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta trebetasun moldakorrak izango dira. Ikasle bakoitzaren planean definitzen diren neurriek hezkuntza-espazio komunetan ahalik eta parte-hartze handiena izatea erraztuko dute, eta haietan ikastetxearen eta komunitatearen baliabideak kontuan hartuko dira, ikasleen aurrerapen pertsonalerako eta ikaskuntzetarako laguntza nagusia diren aldetik.
Informazio gehiago 78/2024 DEKRETUAREN 9.9 artikuluan