Motibazioa eta interesak

Adimen‐gaitasun handiko ikasleek honako ezaugarriak izan ditzakete:

  • Beren adinerako ezohikoak diren interes eta kezkak izan ditzakete hainbat gairekiko (unibertsoaren sorrera, heriotza, transzendentzia, ongi edo gaizki dagoena, justizia, hainbat espezieren desagertzea  ‐dinosauroena, adibidez‐, pertsona garrantzitsuen biografiak, bildumak...).
  • Motibazio handia dute; hau da, ardura handia erakusten dute zereginekiko, eta arazoak konpontzeko asko saiatzen dira.
  • Jakin‐min eta ikasteko gogo handia dute.
  • Berezko motibazio handiagoa dute.
  • Bizitzako arazoengatik arduratzen dira.
  • Arazo etikoez kezkatzen dira.