«EUSLE» programa
Argitalpen-data: 2022-06-02
«EUSLE» hizkuntza murgiltzeko programa bat da, eta bere helburua da Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan gure hezkuntza-sistemara iritsi berri diren ikasleei eskolako irakas-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua erraztea...
«Eraldatzen» programa-kontratua [2021-2024]
Argitalpen-data: 2021-04-04
Eraldatzen programaren helburu orokorra da hezkuntza-arrakasta sustatzea, ikasleen garapen pertsonal eta sozial ahalik 6 eta handiena lortzen laguntzeko baliabide gisa. Horretarako, proiektu estrategiko bat ezarri eta egikarituko da. Proiektu hori ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Sailarekin duen erantzunkidetasun-kontratuan (programakontratuan) islatuko da...
Eskola inklusiboa garatzeko esparru plana [2019-2022]
Argitalpen-data: 2019-12-16
Eskola inklusiboa ikasle guztiei kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatzen duena da. Ikasle guztien eskola arrakasta du helburu, eta denek bizitzarako gaitasunak ahalik eta gehien garatzea bideratzen du.
Adimen-gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana [2019-2022]
Argitalpen-data: 2019-06-06
Plan honek hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparruaren printzipio gidariak diren ekitatea zein bikaintasuna bultzatzen duten estrategia eta planteamendu metodologikoak txertatzen ditu... Gaitasun handiko pertsonekin hezkuntza-arloko esku-hartze egokia izateak, ikasle horien egoera hobetzeaz gain, ikasle guztien egoera hobetzen du.
Eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana [2016-2020]
Argitalpen-data: 2016-09-01
Euskal gizartea etengabe aldatzen ari da. Biztanleen zati handi batek beste herrialde batzuetara –Amerikara batez ere- migratu zuen aro batzuetatik, Penintsula Iberiar guztitik iristen zitzaizkigun etorkin batzuen harrera herrialde bihurtu garen beste batzuetara pasa gara...