Komunikazio sistema handigarriak eta ordezkoak (KSHO)

Zer dira KSHOak?

Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak ahotsarekin hitz egin gabe komunikatzeko moduak dira. “Komunikazio Sistema Handigarriak edo/eta ordezkoak” (KSHO) mintzamenaren bestelako adierazpideak dira, eta adierazpen-maila (handigarria) eta/edo pertsona batzuek arlo horretan dituzten komunikazio-zailtasunak konpentsatzea (ordezkoa) dute helburu. 

Noiz erabiltzen dira?

HSHOak erabiltzen dira ikasleak oso hizkuntza pobrea eta/edo ez oso funtzionala duenean eta eraginkortasun handiagoz komunikatzeko laguntza behar duenean, adibidez keinuaz, eskuzko zeinuak, hitz osatua, argazkiak, piktogramak... erabiliz.

Nork erabil dezake?

Garun paralisia (PC), adimen-desgaitasuna, espektro autistaren nahasmenduak (TEA), albo-esklerosi amiotrofikoa (ELA), entzumen-desgaitasuna, esklerosi aniz-koitza (EM), parkinsona, muskulu-distrofiak, traumatismo kranio-entzefaliko edo bakarrik hitz eginez bere komunikazio-beharrak ase ezin dituen edonork erabili dezake KSHO bat.

>> gehiago jakiteko

Protokoloaren eskema

1. eranskina. Ikaskeak KSHO bat behar du?

2. eranskina. KSHO erabiltzearen hasierako balorazioa egitea

· komunikazio tresna aukeratzea

· matxurak kudeatzeko eta laguntzeko produktuak eskatzea

· KSHOren hasierako konfigurazioa/diseinua

· eskuhartzea

· koordinazio uneak planifikatzea

· eskolako profesionalen formazioa antolatzea

3. eranskina. KSHO erabileraren ebaluazioa egitea: komunikadorearekin hasten garenean-jarraipena

4. eranskina. KSHO erabileraren ebaluazioa egitea: hiztegia

5. eranskina. KSHO erabileraren profesional bakoitzaren arduren ebaluazioa egitea.