Salbuespen bikoitza
Salbuespen bikoitzeko ikasleek gaitasun handiko pertsonen ezaugarriak adierazteaz gain, beste diagnostiko gehigarri bati lotutako berariazko ezaugarri akademiko edo sozio-emozionalak erakusten dituzte. Kasu gehienetan, diagnostiko gehigarriak erreferentzia egiten dio Ikasteko Zailtasun Espezifikoei, Autismoaren Espektroaren Nahasmenduari edo Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduari .
Kasu batzuetan, ikasleen ohiz kanpoko gaitasuna nagusitzen da aurkezten dituen beste diagnostiko gehigarriari lotutako zailtasunak ezkutatuz; beste batzuetan ordea, berariazko zailtasun horiek ikasleek ohiz kanpoko gaitasunak erabat estaltzen dituzte. Bi dimentsio hauek elkarren artean estal daitezke eta horietako bat edo bat bera ere ez, eta esku hartu gabe geratzeko arriskua egon daiteke. Hori dela eta, salbuespen bikoitzeko ikasleen errendimendua batez-bestekoan edo beherago koka daiteke.
Salbuespen bikoitza duten ikasleen ezaugarri orokorrak (Pfeiffer, 2017)
Ezaugarri kognitiboak:
- Maila altua arrazonamenduan eta arazoren ebazpenean.
- Informazioaren prozesamendu motelagoa.
- Ahozko aginduak jarraitzeko zailtasunak.
- Lehentasunak ezartzean, planifikatzean eta antolatzean zailtasunak.
- Jakin-min eta sormen handiko ikasleak.
- Energia maila altua.
- Arreta mantentzeko zailtasunak.
- Lan memorian emaitza baxuak
- Proba estandarizatuetan perfil disarmonikoak
- Puntuazio altuenak arrazonamendu pertzeptiboan
Ezaugarri akademikoak
- Arlo batzuetan esanguratsuki errendimendu baxua.
- Interes anitzak
- Hiztegi aberatsa
- Talentu espezifikoak
- Emozioak adierazteko zailtasunak
- Desmotibazio egoera aurkez dezakete
Ezaugarri interpertsonalak eta sozialak
- Berdinekin harremanetan zailtasunak abilezia sozial eskasiengatik edota jokabide antisozialagatik.
- Isolamendu soziala edo parte hartze urria taldeetan.
- Infantilak izan daitezkeen jarrera izateko joera.
- Arauz sozialak ulertzeko zailtasunak.
- Besteenganako enpatia zailtasunak.
- Gelakideekin harremanask sortu eta mantentetzeko zailtasunak.
- Jolas sozialen arauak ulertu edota jarraitzeko zailtasunak.
Ezaugarri intra-pertsonalak
- Sentsibilitate handia komentario kritikoekin.
- Perfekzionistak eta akats egiteko beldurra.
- Autokritikoak.
- Autoestimu eta autoefikazia baxuarekin.
- Antsietate maila altuak.
Jokabideari lotutako ezaugarriak
- Erlaxazio momentu eza.
- Sentikortasun sentsorial intentsoak (ukimena, soinua, argia, kolorea, usaimena, dastamena)
- Frustrazioaren aurrean jarrera ezegokiak.
- Loaren alterazioa.
- Arreta galtzeko erraztasuna.
- Lan edo ekintza bat bukatuta dagoeka ulertzeko zailtasunak.
Berariazko ezaugarriak diagnostiko gehigarriaren arabera
Gaitasun handiak eta AGHN: gaitasun handiak aurkezteagatik ikasleek aurkezten dituzten ezaugarriak, batzuetan bat egiten dute AGHN-ko ezaugarriekin.
AGHN eta Gaitasun Handien arteko parekotasunak [Pfeiffer, 2017]
AGHN
- Arreta jarraitua (“atención sostenida”) eskasa egoera guztietan.
- Berehalako ondorioak ez dituzten lanetan iraunkortasun baxua.
- Inpultsibitatea errefortzu positiboa berehalakoa ez denean.
- Egoera sozialetan jarrera erregulatzeko zailtasunak.
- Beste ikasleak baino aktiboagoak.
- Arauak eta mugak onartzeko zailtasunak.
Gaitasun Handiak
- Arreta eskasa, aspergura eta amesteko joera egoera espezifikoetan.
- Garrantzitsuak ez direla uste duten lanetan iraunkortasun baxua.
- Pentsamendua hartu beharreko erabakia baino azkarrago doa.
- Sentikortasun altuko egoeretan autoritatea onartzeko zailtasunak.
- Atseden hartzeko denbora gutxiago behar dute, beraien ekintza maila altuagatik.
- Arauak, ohiturak eta tradizioak zalantzan jartzen dituzte.
Gaitasun handiak eta Autismoaren Espektruko Nahastea
AEN duten ikasleek jokaera patroi murriztaileak eta errepikakorrak izaten dituzte, eta komunikazio sozialean defizitak. Kontuan hartu behar da diagnostiko mota hau klinikoa dela, eta horrekin batera, larritasun maila bat adierazten dela. Baina batzuetan, AEN duten ikasle batzuek Gaitasun Handiak ere erakusten dituzte. Ikasle hauek arrazonamendu maila oso altua erakutsi dezakete, baina ezingo da kontuan hartu prozesatzeko abiadura. Ikasle hauek indarguneak erakusten dituzten bezala (errendimendu matematikoa, irakurketa maila altua…) ahulgune oso markatuak ere erakusten dituzte (sozializazioa, egokitze-abilezietan, psikomotrizitatean…). Hauek dira ikasle hauek adierazi ditzaketen ezaugarrietako batzuk:
- Sentikortasun sentsorial intentsua (ukimena, soinuak, argiak, koloreak, usainak eta zaporeak).
- Loaren asaldura.
- Arau eta errutinen betetze zorrotza.
Gaitasun handiak eta Ikasteko Zailtasun Espezifikoak
Hau da diagnostiko bikoitz ohikoena. Salbuespen bikoitzeko ikasle hauek detektatzea zaila izaten da, eta trebetasun eta egiteko gai denaren arteko desberdintasuna aztertu behar da. Horretarako, kontuan hartu behar da inteligentzia fluidoa eta inteligentzia kristalizatua. Honek egiten du ikasle hauen errendimendu maila baxuagoa izango dela alderdi akademiko espezifiko batzuetan.