Portaera eta garapen pertsonalaren nahasmenduak
Atal honek erregulazio-zailtasun larriak dituzten ikasleei kalitatezko erantzun pedagogiko inklusiboa bermatzeko beharrezkoak diren estrategiak eta esku-hartzerako proposamenak eskaini nahi ditu, Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoetan oinarrituta.
Maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuan jasotako Oinarrizko Hezuntzaren hainbat helburuk azpimarratzen dute ikasleak direla euskal hezkuntza-sistemaren giltza, eta, beraz, haien ongizate emozionala, zaintza, eta arrakastaren bermeak, inklusibitatea, mendeko erronkei aurre egiteko, bai maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean ere, curriculumaren unibertsaltasuna eta irteera-profila.
Dokumentua jokabide desregulatua duten ikasleen aldeko ikuspegi eta begirada aldaketa gauzatzeko eta aurrera egiteko tresna baliagarria izateko asmoarekin diseinatu da, hezkuntza testuinguruan dugun praktikari argitasuna emateko helburuarekin.