Dekretu-proiektu berriak jendaurrean jartzeko ebazpenak: HeziLab eta BiziLab zentroak
Data: 2024-11-25Argitaratu dira Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (HeziLab) eta Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasuna Kudeaketa Garatzeko Zentroa (BiziLab) sortzeko eta lanpostuen zerrenda onartzeko dekretu-proiektuak jendaurrean jartzeko ebazpenak.
Hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzuteko dekretu berria
Data: 2024-06-2878/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat.
Ikasleen aniztasunari erantzuteko baliabideak
Data: 2024-05-06Argitaratu da EAEko hezkuntza-administrazioak funts publikoekin sostengatutako ikastetxeei ikasleen aniztasunari erantzuteko beharrezko baliabideak nola ematen dizkien arautzen duen ebazpena (2024-2025 ikasturtea).
«Irakurle Digitala» erabiltzeko eskuliburu eta bideo berriak
Data: 2024-04-18"Irakurle digitala" irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleak laguntzeko tresna bat da (dislexia adibidez). Beste ikasle askorentzat ere (ikusmen urritasuna edo hizkuntzari lotuko nahasmenak dituztenentzat, besteak beste) lagungarria izan daiteke... Sei hizkuntza barne hartzen ditu Irakurle Digitalak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantzesa, galiziera eta katalana...
Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituen Agindua argitaratu da.
Data: 2024-01-31Curriculuma garatzeko dekretuetan, ebaluazioa funtsezko tresna da curriculuma garatzeko. Ikaskuntzaren zati bat da, ikaskuntza berriak sortzen ditu, ikaskuntza da. Ebaluazioa gelako eta ikastetxeko eguneroko zereginetan txertatzen da...
EHAAn argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea
Data: 2024-01-04Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea, 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea ordezkatzen duena. Arau horrek zioen azalpena, 101 artikulu, zazpi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.
Hezkuntza-sisteman komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak (KSHO ) ezartzeko protokoloaren jarraipen-prozedura
Data: 2023-12-21Laster, gela egonkorretako tutore guztiek (pedagogia terapeutikoko irakasleek) galdetegi bat jasoko dute, komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboak (KSHO) ezartzeko protokoloaren erabileraren jarraipena egiteko.
Ekintza honen helburuak protokoloaren erabilera eta inplikatutako profesionalen parte-hartzea bultzatzea, erabilerari buruzko datuak ezagutzea eta prozedurak hobetzeko erabakiak hartzea dira.
Ikasle bakoitzeko jarraipen-formulario bat da, eta martxoaren 22rako bete beharko da, HPBko aholkularitzek emandako informazioarekin. Ikasleekin zerikusia duten beste profesional batzuek ere parte hartuko dute prozeduran (HLE, EHI, TO...).
2023-2024 ikasturtearen antolaketa
Data: 2023-06-27EBAZPENAK, Hezkuntzako sailburuordearena, 2023-2024 ikasturtea antolatzeari buruzkoak.
Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa, 2023
Data: 2023-06-272023ko ekainaren 26ko arratsaldean, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa aurkeztu zen, Euskadiko hezkuntzaren adierazlerik esanguratsuenen laburpena. Aurkezpenean, hainbat paneletan jasotako datuak eta joerak errepasatu dira: Education at a Glance 2022, Education and Training Monitor 2020, Eustat, Eurostat, INE, Hezkuntza Ministerioaren estatistikak eta ISEI-IVEIk jasotako informazioa, besteak beste.
EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum-dekretuak argitaratu dira (2023-06-09)
Data: 2023-06-092023ko ekainaren 9an argitaratu ziren EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH barne) eta Batxilergoko curriculumak ezartzeko eta EAEn ezartzeko dekretuak.